XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurgaia (S. Paulo'k Tito'ri. 3, 4 7).

- Guztiz maite ori: Jaungoiko gure Salbatzaillearen errukia ta gizatasuna agertu da: ez zuzenbidean guk egindako ezergaitik, bere errukiz baiño, salbau gaitu, jaiotza barrirako bateoan Espiritu Santuz gu barrizturik.

Jesukristo gure Salbatzaillearen bidez, Espiritu Santua eurrez isuri dausku, Aren graziaren osasunaz betiko biziaren jabegei egin gaitezan, geuk uste dogunez: Jesukristo gure Jaunagan.

Koru-kanta,- Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena; Jaungoikoa da gure Jauna, ta Berak argitu gaitu.

V. Jauna izan da au egin dauana; bai arrigarri gure begientzat!.

Aleluia, aleluia.

Errege da Jauna, edertasunez jantzita; Jaunak indar-gerrikoa jantzi dau.

Aleluia.

Barri Ona (Luk.2, 15 20).

- Aldi aretan, artzaiñak alkarri iñotsen: Goazan Belen'eraiño, ta ikusi daigun Jaunak jakiñerazo dauskun jazo miragarri au.

Lenbailen joan ziran, eta Maria ta Jose aurkitu ebezan, umetxoa askan etzunda eukela.

Au ikusirik, umetxoaz esan yakena egia zala ezagutu eben: eta guztiak, artzaiñak zirautsena entzunik, arritu egiten ziran.

Maria'k, barriz, gorderik eukazan itz guztiok, bere biotz-barrenean ausnartzen ebazala.

Eta artzaiñak, iragarri izan yakenez, ikusi ta entzundakoaz Jaungoikoari aintzaka ta goraka biurtu ziran.

- Kredo.

Eskintza.

- Lur biribilla Jaungoikoak gogortu dau, ta ez dau kili-kolorik egingo.

Arrezkero, zure jarlekua gerturik dago, Jaungoiko!: beti-betikoa zara Zu.

Opari-otoitza.

- Egoki izan beitez, Jauna, gure oparigaiok gaurko Jaiotzako misterioentzat, eta bakea ekarri daiskuela; eta Ume jaiobarri onek gizon eta Jaungoiko lez argi egin eban ezkero, lurreko opari onek Jaungoikozko izakera emon daiskula.

Amaibagako... eta zure Semearen berberaren bidez.

Olantxe.

2'gn. Opari-otoitz, Anastasia deunarena: Artu egizuz, Jauna, egokiro eskiñi dautsuguzan oparigaiok; eta Anastasia zure martiri doatsuaren bitartez, izan daitezala eurok gure osasunerako laguntza.

Amaibagako.